Burdinbidez
De WikiNovela
-Zer izan da hori? Zer harrapatu dugu?
-Ez nago seguru. Zerbait...
-Handia zirudien.
-Bai, baina nik ez dut azken unera arte ikusi.
-Nik ere ez- esan zuen Simonek
Trena guztiz gelditu zen eta gizon biak salto batez jaitsi egin ziren kabinatik trenbidera, linternak eskuan. Korrika jo zuten atzealderantz, leihoez bestaldeko pasaiari banaka batzuek logura aurpegiaz begiratzen zutela kanpoko iluntasunerantz, arazoa zein ote zen asmatu nahian.
-Etzanda zegoen, ezta?
-Baietz uste dut.
-Eta ez da batere mugitu. Zer arraio…?
Urduritasuna handituz zihoan gizon biengan harrapaketa gertatutako lekura hurbildu ahala.
-Hau zorte txarra! –kexatu zen atzetik zihoanak, arnasestuka-, berrogei urte lanpostu madarikatu honetan eta juxtu orain gertatu behar honelako zoritxarra, jubilatzeko nagoela!
-Lasai, gizona –kontsolatzen ahalegindu zen gazteena, itxura patxadatsua erakutsi nahi eta ezinean-. Agian animaliaren bat izan da, edo paketeren bat, edo…
-Plantarik ez, mesedez, nik baino hobeto ikusi duzu-eta zer harrapatu dugun. Emango nuke guri begira zegoela, baina ez da batere mugitu. Joder! Zer istorio eskasa!
Martxa geldotu egin zuten, istripuaren puntutik hurbil egon behar zutela sumatuz. Azken bagoiaren alboan zeuden, linternen argi-izpiak gurpilen artera bideratuz larriaren larriz. Ez zen odolik ageri, baina ustel usaina nabaria zen inguruan. Hatsaren handitzeak pixka bat atzealderago erakarri zuen haien arreta, harik eta haietako batek zerbait ikusi zuen arte:
-Ostia, ze nazka! –bota zuen bat-batean langile gazteak, esku librea sudur aldera eramanda eta linternaz argia emanez trenaren atze muturretik metro gutxira, burdinbidearen bazterreko sakonunean zegoen gauza biribilera.
Kide zaharra atoan joan zitzaion aldamenera, higuin aurpegiera berdintsua erakutsiz.
–harrapatu baino areago, bere aldamenerea heldu eta aurrerago egin ere egin du trenak.Pentsatuz gero, norbait harrapatzean oraindik bere atzetik gaude.Trena dagoeneko ez dago gizonaren atzetik, bestela trenbidea ez legoke lika-lika zikinduta –esan zuen beronek, pentsakor-, baina hil ez dugu guk egin, hori segurua da. (Jon Arretxe)
Bi gizonak mutu geratu ziren, gorpua begiratzen. Zer esan daiteke horrelako momentuetan? Baina orduan beste ahots bat entzun zen, emakumezkoa:
-Nik badakit hori nor den -esan zuen.- New Yorken (http://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/c/c1/Freiheitsstatue_NYC_full.jpg) ezagutu nuen nik.
Gau isila zen hura, eta pasaiarien oihuak eta negarrak oso ongi entzuten ziren. Bi gidariek, hala ere, ezin zuten ezer entzun momentu hartan, emakume horren ahotsa baino.
-Postaria zen -jarraitu zuen-, eta postari ona ere. Beti zekien nora eta nola joan behar zuen, zein zen biderik arinena, zein kale edo etorbidetan zegoen taberna edo jatetxe edo liburudenda bat. New York bezalako hiri batean, hori ez da batere erraza... Baina egun batean, inork ez daki zergatik, desagertu egin zen. Gutunak garraiatzeko erabiltzen den zaku bat falta zen, Upper East Sidera eraman behar zuen gutun zakua hain zuzen ere. Jakingo duzuenez, Upper East Siden New Yorkeko pertsona inportanteenak bizi dira, familia onekoak. Dirudunak. Errepublikanoak, batez ere. Asko hitz egin zen momentu hartan New Yorken postari honi buruz. Zergatik desagertu zen? Zer zegoen zaku horretan? Politikari baten amorantearen gutun mingarria, beharbada? Edo xantaiagile baten mehatxuak? Batek daki. Bost urte geroago, Bilbon agertu zen postaria berriro, beste izen batekin. Guggenheim museo batetik bestera. Eta orain, hilda dago...
-Hori bai istorio arraroa! -esan zuen lehenengo gidariak. Eta gero, emakumeari:- eta nola dakizu zuk hori guztia?
Baina gau isilean pasaiarien kexek erantzun zioten bakarrik: emakumea joana zen.

